Gogorak EAJko kargudun baten enpresari egindako esleipenak aztertzen ari dira

Jaurlaritza dokumentazioa gainbegiratzen ari da. Erkorekak esan du Memoriaren Institutuak ez duela «irregulartasunik» topatu kontratuetan

Gogoraren Memoriaren plaza-ren inaugurazioa, 2016ko otsailean. A. LOIOLA / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak EAJko kargudun baten Montai enpresa taldeari egindako zenbait esleipen aztertzen ari da Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko kontrol ekonomikorako bulegoa. Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi zuen, atzo, gobernu kontseiluaren bileraren ondoren.

Bozeramaileak ziurtatu zuen, dena dela, Gogorak kontratu horiek aztertu dituela, eta ez duela «inongo irregulartasunik» topatu. Lehendakaritzaren menpe dago institutua.

Gogorak 22 aldiz kontratatu zituen zuzenean Montairen zerbitzuak, eta beste sei aldiz zeharka. 762.886 euro gastatu zituenkontratazio horietan. Eldiarionorte.es atariak duela hiru egun argitaratu zuen horren berri ematen duen informazioa. Memoriaren plaza erakusketa ibilitaria antolatzeko izan ziren esleipen horiek. Bai Ezker Anitzak, bai PPk, Eusko Legebiltzarrean eskatu dute Jaurlaritzak argitu ditzala esleipen «susmagarri» horiek.

Erkorekaren esanetan, Gogorak ebatzi zuen kontratu horietan ez zegoela irregulartasunik. Baina, «lehen azterketa kontrastatzeko», dokumentazioa kontrol ekonomikorako bulegora bidali zuen Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiak, azaroan. «Azterketa sakonago bat, serioago bat, zorrotzago bat egiteko», azaldu zuen Jaurlaritzako bozeramaileak, atzo. Adierazi zuen, gainera, Aintzane Ezenarro Gogorako zuzendariak auziari buruzko «kontsulta bat» erregistratu duela Jaurlaritzako Etika Batzordean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.