Albistea entzun

Euskararen Nazioarteko Eguna

Durangoko Azoka, mintzalagunen topaleku

Euskal Herriko hainbat herritako mintzalagunek egunpasa egingo dute bihar Durangon. Helburuetako bat elkar ezagutzea izaten da.
Mintzalagunak, 2019an, Durangon egin zuten ginkanan.
Mintzalagunak, 2019an, Durangon egin zuten ginkanan. EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA Tamaina handiagoan ikusi

Miren Garate -

2021eko abenduak 3

Osasun egoeraren eraginez, iaz ez zen posible izan, baina aurten berriro elkartuko dira Euskal Herriko hainbat herritako mintzalagunak Durangoko Azokan. Maite Agirre Ena Euskaltzaleen Topaguneko Mintzapraktika saileko koordinatzaileak azaldu du zer plan duten biharko: eguerdi aldera elkartu, eta azoka bisitatuko dute aurrena. Ondoren, taldeka banatuta, ginkana bat egingo dute Durangoko kaleetan barrena, herriko txokoak ezagutzeko. Bazkaltzera joango dira handik, eta bazkalostean, zerbait ikusteko edo elkarrekin zerbait hartzeko tartea izango dute. 19:00ak aldera, berriz, autobusa hartuko dute, bakoitza bere herrira itzultzeko.

Mintzalagunek Durangoko Azokara egiten duten hirugarren egunpasa izango da aurtengoa. «Ikusten genuen mintzalagun askok ez zutela ezagutzen azoka, egon gabe zeudela, eta kasu askotan joateko gogoa zutela, baina ez zeukatela norekin joan», kontatu du Agirrek. Euskarazko kultur eskaintza ezagutarazteko aukera polita irudituta hasi ziren txangoa antolatzen. Aurten, Hendaia, Hondarribia, Gasteiz, Iruñea, Getxo, Tolosa, Ordizia eta Arabako Errioxako taldeetako kideak dira joatekoak Durangora, 30 lagun inguru.

Urtean Euskal Herri mailako bizpahiru ekitaldi berezi antolatzen dituzte; Durangoko Azokara egiten dutenaz gain, sagardotegiren batean egiten duten Mintzatxotx eguna eta ikasturte amaierako Mintza Eguna izaten dira ohiko beste bi txango. «Helburuak izaten dira herri ezberdinetako mintzalagunek topo egitea, beste jende batekin euskaraz hitz egiteko aukera zabaltzea, elkar ezagutzen joatea, sarea egitea...».

Egun horietan sortzen den giroa aipatu du Agirrek. «Normalean oso ondo pasatzen du jendeak. Batzuek ekintza guztietan parte hartzen dute, eta jada elkar ezagutzen dute. Oso polita izaten da, hurrengo ekintzara arte agurtzen dutelako elkar». Topaguneko kideak azaldu du gainera askok ez dutela egun oso bat euskaraz pasatzeko aukera handirik izaten.

Pantailen aldia

Pandemiak eragin handia izan du mintzalagunen taldeetan ere. Talde askok eten egin zuten beren jarduna; beste batzuek, berriz, pantailen bidez eutsi zieten asteroko topaketei. «Hasieratik moldatu genituen egitasmo guztiak, eta teknologia erabilita sarean elkartzeko aukerak sortu genituen. Euskal Herriko txoko ezberdinetako jendea elkartzen ginen sarean, baina ez da gauza bera».

Aurtengo ikasturte hasieran, Mintza Poza kanpaina egin zuten: astero elkartzeak euskara praktikatu nahi dutenei nahiz boluntarioei sortzen dien pozaren ideiari tiraka. Jende bati osasun egoerak oraindik errespetua ematen dion arren, ikusten dute egoera ari dela buelta ematen, eta Agirrek esan du geldirik zeuden talde gehienak hasi direla berriro elkartzen. «Alde horretatik, pozik gaude, eta, aldi berean, desiratzen betikora bueltatzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Eusk Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek Euskararen Eguna ospatu dute Gasteizen ©Irekia

Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez

Edurne Begiristain

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako adostasuna goratu dute. EH Bilduk esan du euskararen alde «adostasun berriak» eraikitzeko unea dela.

Euskal Hedabideen emankizuna, goizean, Baionan. ©Kanaldude

Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez

Oihana Teyseyre Koskarat

Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...