GPSa, Euskal Herria Tourrean kokatzeko

Herritar talde batek deia egin du mosaiko erraldoi bat osatzeko Lapurdiko erlojupekoko 14. kilometroan antolatuko duten festagunean. 'You are in The Basque Country' lelodun banderak banatuko dituzte ibilbidean.
Mosaikoaren eta bizikleta martxaren aurkezpena. Erdian, ibilbidean banatuko duten bandera.
Mosaikoaren eta bizikleta martxaren aurkezpena. Erdian, ibilbidean banatuko duten bandera. MAIALEN ANDRES / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2018ko uztailak 14

Frantziako Tourreko azken-aurreko etapa, uztailaren 28ko erlojupekoa, Senpere eta Ezpeletan jokatuko da, eta herritar talde batek hainbat ekintza antolatu ditu egun horretarako, «Tourra Euskal Herrian erabakiko dela gogorarazteko». Horretarako, jaigune bat antolatu dute ibilbideko hamalaugarren kilometroan, Uztaritze eta Larresoro artean, eta 12:00etan mosaiko erraldoia egingo dute GPS gailuek lekuak kokatzeko erabiltzen duten ikur handi bat irudikatuz. Era berean, You are in the Basque Country (Euskal Herrian zaude). Gure helmuga Euskal Herria lelodun banderak banatuko dituzte.

«Tourra ez da kirol ekitaldi bat bakarrik. Antolakuntzak kutsu politikoa eman dio, eta guk kirol legez erantzun nahi diogu», azaldu zuen atzo Gari Mujika antolatzaile herritar taldeko kideetako batek, Donostian eginiko aurkezpenean. Bertan, besteak beste, Aritz Bagues Murias taldeko txirrindulariaren eta Miguel Mari Lasa, Txomin Perurena eta Mikel Astarloza txirrindulari ohien babesa izan zuten antolatzaileek.

Mosaikoa eta bandera banaketa uztailaren 28an izango da, baina jai gunea bezperan irekiko dute. Bertan txosna, pantaila erraldoia eta animazio ekitaldiak antolatuko dituzte erlojupekoa ikustera doazen zaleentzat. Gunea ibilbideko 14. kilometroan egongo da —D88 errepidea, Uztaritzetik Zuraidera doana—, eta sei hektareako lursaila izango dute eskura. Handik gertu, antolakuntzak jarritako aparkalekuetako bi egongo dira. Han aparkatzen duen zaleak gertu izango du jaigunea, eta erlojupekoa bertatik bertara ikusteko aukera izango du. Hori bai, larunbata izanda, jendetza espero da, eta erlojupekoko errepidea 09:00etan itxiko dutenez, bezperatik joatea gomendatu diete zaleei.

Mosaikoa «sinbolo» bat da, «Euskal Herria kokatzeko», eta banderekin ahalik eta kilometro gehien betetzen saiatuko dira. Plastikozko banderak borondate truk banatuko dituzte ibilbideko sei lekutan, eta elastikoak bost euroan salduko dituzte. Auzolan ekinaldia izatea nahi dute, eta mosaikoan parte hartuz edota lan eginez laguntzeko prest dagoen boluntarioak www.tourra.eus webgunean eman dezake izena. Era berean, webgune horretan informazio praktikoa dago, nola iritsi eta non aparkatu ikusteko.

Erlojupekora martxa

Aldarrikapena eta jaia uztailaren 28an uztartuko dira, baina, astebete lehenago, uztailaren 22an, bizikleta martxa antolatu dute erlojupekoko ibilbidea egiteko. Deialdia Senpereko Utsalea zubiko aparkalekuan egingo dute. 31 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Ezpeletaraino. Hara iritsita, beste 11 kilometroko bidea dago Senperera itzultzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

www.tourra.eus

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Jendea maskararekin, Ordizian. ©JON URBE / FOKU

Maskara derrigorrez erabili behar da Europako zenbait herrialdetan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19ari aurre egiteko maskararen erabilera derrigortu dute herrialde batzuek, eta 100 euroko isunak ere jarri dituzte indarrean.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, lau kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Bihar hasiko dira PCR probak egiten herrian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna