Araskik gaur lortu dezake kanporaketetara sailkatzea

Al Qazeresi irabazi behar dio Mendizorrotzan. Gernikak eta IDK-k derbia jokatuko dute. ACB ligan, GBCk Andorra hartuko du Illunben

ainara arratibel gascon
2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularra amaitzeko bi jardunaldi falta dira, eta RPK Araskik gaur lortu dezake liga irabazteko kanporaketetan sartzea.Nahikoa du Mendizorrotzan Al Qazeres mendean hartzea (19:00). Beste bi euskal taldeek, Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Gipuzkoak duela jardunaldi batzuk lortu zuten sailkatzea. Bigarren aldia izango litzateke hiru taldeak kanporaketetan daudela.

Araskik aurkari aproposa du bere helburua lortzeko, Al Qazeres oso bolada txarrean baitago. Bi partida baino ez ditu irabazi bigarren itzulian, eta otsailaren 8tik ez du garaipenik lortu.

Galduz gero, Araskik azken jardunaldian izango luke sailkatzeko beste aukera bat. Baina etxetik kanpo izango litzateke, Qadi la Seuren pabiloian.

Gernikak eta IDK-k, berriz, derbia jokatuko dute Malosten. Ez dute ezer jokoan, baina bi taldeek sasoi onean iritsi nahi dute kanporaketetara. Gernikak Gironan irabazi zuen aurreko jardunaldian, eta horrek hauspotuta jokatuko du. IDK Gipuzkoak, berriz, lehen itzuliko garaipena errepikatu, eta Espainiako Kopako arantza kendu.

GBC bolada ona luzatzera

ACB ligan, bestalde, duela aste batzuk ezinezko zirudiena posible egin du Delteco Gipuzkoa Basketek, azken bi garaipenekin. Bi partidetara ditu maila gorenean segitzeko postuak, eta horietara gerturatzen segitzeko gaur beste partida erabakigarri bat dauka Illunben. Andorraren kontra joakatuko du (20:30). Joanekoan Gipuzkoarrek 76-87 irabazi zuten Andorran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.