EGITARAUA

2016ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Ekintza guztiak Donostian izango dira, dohainik.

Martxoak 2

Mural margotzea. BYG artista kolektiboak mural bat margotuko du.

Martxoak 4

Papiromancias tailerra. BYG artista kolektiboak Kontadores grafiti taldearekin elkarlanean collage tailerra emango du. 17:30etik 20:30era bitartean izango da, Kontadores zentroan. Martxoaren 3a da izena emateko azken eguna.

Martxoak 5

Horma / Pantaila. Las Chicas de Pasaik kolektiboak eta Iñigo Salaberria artistak bideomural bana proiektatuko dute, Blu grafiti egilearen film labur batekin batera. Tabakaleran izango da proiekzioa, 18:00etan hasita.

Keywan Karimiri elkartasuna. Keiwan Karimi zinemagile kurduaren Writing on the City filma eta nazioarteko hainbat zuzendariren 223 words proiektatuko dituzte Tabakaleran, 20:00etan.

Martxoak 9

Hitzaldia. Xabier Gantzarain arte adituak Arteak kale egiten duenean hitzaldia emango du, Garoa liburu dendan, 19:00etan.

Martxoak 12

Haurrentzat klera jolasa. Judas Arrieta artistak gidatuko du tailerra, 10:00etatik 13:00etara; eguraldi ona bada Saguesen, eta, bestela, Okendo kultur etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.