Euskarazko komunikabideen kontsumoari buruz ere galdetu dute inkestan. Joera batzuk agertu ditu, beste azterketa batzuetan ere badirenak: adibidez, irratiak daukala harrerarik handiena euskaldunen artean, telebistaren gainetik. Inkestaren arabera, euskaldunen %57k daukate ohitura euskaraz irratia entzuteko, eta %54k telebista euskaraz ikusteko. Kontuan hartzeko datua da hori, irratiak lortzea kontsumo handiagoa euskaldunen artean, datu orokorretan nabarmen gorago egon ohi baita telebista.
Idatzizkora pasatzean, jaitsi egiten da kontsumoa. Bada aldagai bat aintzat hartzekoa: zer gaitasun eskatzen duen komunikabide esparru bakoitzak. Hara: euskara ulertzeko gaitasuna euskal herritarren %39k daukate, eta irakurtzeko gaitasuna, %31k. Inkestaren arabera, euskaraz egunkaria irakurtzeko ohitura bost euskaldunetik bik daukate (%38), eta aldizkariak leitzekoa, seitik batek (%16). Biztanleria osoarekin alderatuta, badago galera: egunkari irakurleak herritarren %76 dira.
Irratiak lotzen du euskaldun gehien, telebistaz goitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu