ESANAK

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
«Zigorra neurrigabekoa da, salbuespeneko auzitegi batek emandakoa. Ez dakigu estatuan zer interes egon diren auzi honetan, hasieratik. Espainiako Justiziak sinesgarritasun osoa galdua du Europan eta munduan».

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentarioa

«Auzitegi Nazionalak, salbuezpenezko epaitegiak, berriro agerian utzi du jatorritik duen funtzio errepresiboa. Desorosoa zaien gazteri aktiboa zigortzeko asmoarekin, berriz ere argi geratu da haren kutsu eta helburu politikoa. Sententzia neurrigabeko bidegabekeria da».

EH Bildu

«Ezinezkoa zen terrorismoa egoztea, baina presio politikoak eta mediatikoak salbuespeneko auzitegi batek neurrigabeko kondena ematea eragin dute».

Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkarinagusia

«Auzitegi Nazionalak muturreraino eraman du Altsasuko zortzi gazteen aurkako zigorra. Sortu, jende gehienaren moduan, suminduta eta haserre dago eskandalu honekin, prozedura osoarekin eta erregimen posfrankistaren demokrazia ezarekin. Horregatik, kalera irteteko dei egiten dugu».

Sortu

«Gure mugimenduak hasieratik esan du auzi hau politikoa zela, eta jende askok hori argi izan ez duen arren, gure herriaren etsaiek inoiz ez dute zalantzarik izaten zigor politikoak ezartzeko, eta halaxe izan da honakoan ere».

AEM

«Euskal herritarrez trufatu dira berriz ere Madrilen. Altsasuko gazteentzako askatasuna eta Justizia aldarrikatuz Iruñean bildu ginen 50.000 lagunei muzin egin digute. Salbuespena da Euskal Herrian aspaldidanik bizi dugun egoera. Indargabetu behar da».

Eleak / Libre mugimendua

«Babesa eta maitasuna zuen seme-alabei eta familiei horrelako bidegabekeria baten aurrean».

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia

«Erasoaren larritasuna baieztatu du sententziak, eta nabarmen utzi du gorrotoaren ekosistema dagoela. Esaten dute tabernako borroka bat izan zela, baina epaiak kanpaina hori baliogabetu du».

Covite

«Epaiak erakutsi du biktimak jipoitu egin zituztela, gorrotoak eraginda. Herri askotan dago guardia zibilekiko amorru hori».

AUGC Guardia Zibilen elkartea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.