ANALISIA

Isiltasuna

arantxa iraola
2018ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Instituzioek usu hautatu dute isiltasunaren bidea alardeen auzian. Ugariak izan dira aldarri parekidearen aldekoek jasandako jazarpen, keinu eta mezuen aurrean isilik egon diren erakundeak; su goria ez gehiago hauspotzeko argudiopean, ahotsa ez ozentzea erabaki dute: elkartasun mezurik ez zabaltzea, haien aldeko keinurik ez egitea. Erakundeei eskatu behar zaie, jakina, jarrera eraikitzailea. Baina jazarriek instituzioen hatsa ezinbestekoa dute askotan. Eta uda honetan, Bidasoaldeko hezkuntzako hainbat profesionalek usadioaren alde ari omen diren gizon eta emakumeen partetik arbuio mezuak jasan dituztenean —udaberrian sare sozialetan harro-harro egin da ibili ziren hainbat kritika; kalean dira orain berriz—, berritu eginda instituzioen jarduna: langile horiek ez dute babes keinurik jaso. Haien hoben bakarra izan da alardeen gaian elkarrizketa sustatu nahi duen unitate didaktiko bat lantzen hastea; zailtasunak egongo direla jakin arren, lanean lokazteko prest egotea. Gaur, oraindik, ez dute Hezkuntza Sailetik animo edo esker on hitzik jaso, aldeko adierazpen publikorik ere ez. Isiltasuna gailendu da: berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.