NBE-REN EBAZPENA

2019ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
NBEk nekazaritza familiarraren hamarkada deitu dio 2019-2028 urte arteko epeari. 2017ko abenduaren 20an onartutako ebazpenean, familia nekazaritzaren bertute asko bildu zituzten, eta hura sustatzeko baliabideak eskatu.

Ondare historiko eta naturalak bermatzen ditu. Familia nekazaritza bultzatuz gero, ondare kulturaren transmisioa bermatzen da, etabaita biodibertsitatearen iraupena ere.

Garapen iraunkorraren alde egiten du. 2030eko agendak garapen iraunkorrerako hainbat puntu bete daitezela eskatzen du —arlo ekonomiko, sozial eta ingurugirokoak—, eta, horretarako, familia nekazaritzak baldintzak betetzen ditu.

Finantzaketa arazoei aurre egin. Gobernuei konpromiso handiagoa eskatzen zaie familia nekazaritzaren finantzaketa arazoei aurre egiteko.

Emakumeen ahalduntzerako tresna. Estrategikoa da emakumeek lanpostu duin bat izan dezaten, eta horregatik bultzatu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.