HILBERRIA. Mattin Larzabal

Bizia euskararen alde emana

ENEKO BIDEGAIN.
urtzi urkizu
2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Mattin Larzabal Aiherran (Nafarroa Beherea) jaio zen, 1950. urtean, laborari familia batean. Seminarioan sartu arren, urte gutxiren buruan egin zuen martxa Pauera (Okzitania), Zuzenbideko ikasketak egitera. 1970eko hamarkadan, Baionako Mendeberri elkartea sortu zuen —euskararen alde lan handia egin zuen hamarkada horretan—. Gure Irratia 1981. urtean sortu zen, eta handik gutxira iritsi zen hara Larzabal. Geroztik, 30 urtez aritu zen Euskal Irratien sarean lanean. Haren ahotsa manifestazioei, euskararen egoerari, greba mugimenduei eta Baionako auzoei lotua sentitu zuten urte luzez Euskal Irratietako entzuleek. 2012an, Rikardo Arregi Kazetaritza sariaren Ohorezko Aipamena jaso zuen. 2013an Euskal Irratietan erretiroa hartu bazuen ere, kazetaritza sena ez zuen albo batera uzteko; Herria astekarian idazten aritu da azkeneko urteetan. Atzo hil zen Larzabal, gaitz baten eraginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.