IKERKETA ZENTROAK

2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Dimas Garcia de Oteyzaren ikerketa lana hainbat gunetan banatzen da geografikoki, Donostia eta Alemania artean. Hona hemen gune horietako nagusiak:

DIPC

Fisikaren habia. DIPC (Donostia International Physics Center) 2000ko apirilean sortu zuten, ikerketa sustatzeko fisika hutsaren eta fisika aplikatuaren arloetan. Besteak beste, propietate elektrikoak nanoeskalan, azalerak, polimeroak, fotoiak eta plasma ikertzen ditu.

Nanogune

Txikiaren erronka handia. Euskal Herria nanozientzia-ikerketaren abangoardian jartzeko helburuarekin sortu zuten, 2009. urtean. Donostiako eraikinak 6.200 metro koadro ditu, eta 15 laborategi ultrasentikor.

Materialen Fisika Zentroa

Industriari begira. 2010ean zabaldu zuten Donostiako eraikina; ehun profesional baino gehiago dabiltza lanean han. DIPCrekin batera egiten du lan antzeko gaietan.

Max Planck Elkartea

Erraldoia. Max Planck Elkarteak ia 23.000 langile ditu. Haren Estatu Solidorako Institutuak (Institut fuer Festkoerperforschung) metalak, zeramikak eta molekula organikoen kristalak ikertzen ditu, jakiteko haien egiturek nola eragiten dieten dituzten propietate elektriko, mekaniko eta magnetikoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.