2014KO EZBEHARRAK

Berria -

2014ko abenduak 31
Guztira 32 garraiorako hegazkinek izan dute ezbeharren bat aurten, eta 1.175 lagun hil dira, azken bost urteetako kopururik handiena. Hala ere, adituek diote segurtasun neurriak hobetzen doazen heinean, abiazioa gero eta seguruagoa dela. Iaz izan zen 1945etik urterik seguruena abiazioan: 265 hildako.

Malaysian Airlines. Martxoak 8

Indiako ozeanoan desagertu zen hegazkina, 239 lagun zeramatzala.

Malaysian Airlines. Uztailak 17

Malaysian Airlines konpainiako hegazkin bat eraitsi zuten, Ukraina ekialdeko gatazka eremua zeharkatzen ari zela. 298 hildako.

TransAsia Airways. Uztailak 23

Magongen, Taiwanen, larrialdiko lurreratzea egin zuen hegazkinak, eta 48 lagun hil ziren.

Air Algerie. Uztailak 24a

Hegazkina basamortuan erori zen, Mali iparraldean. 116 hildako.

AirAsia. Abenduak 28

AirAisiako hegazkina itsasora erori zen, Indonesian, 162 lagun zeramatzala.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna