2020ko uda, inoizko beroena ipar hemisferioan

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Munduko Meteorologia Erakundeak informazio kezkagarri bat eman zuen atzo: 2020ko uda inoizko beroena izan da ipar hemisferioan; batez estekoa baino 1,17 gradu beroagoa, hain zuzen. Marka horrek gainditu egiten ditu orain arteko udarik beroenak, 2016an eta 2019an erregistratutakoak. Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalak jasotako datuen bitartez jakinarazi zuen berria.

Mundu osoan, berriz, aurtengo abuztua inoiz erregistraturiko beroenetan bigarrena izan da, XX. mendeko batezbestekoa baino 0,94 gradu beroagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.