HAUTAGAITZAK

2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Oraindik denak ofizialki izendatuak izan ez badira ere, honako hauek bide dira 2020ko martxoan Baionako herriko bozetan aurkeztuko diren hautagaitzak:

Batasun Nazionala

2014ko hauteskundeetan ez zuten lortu zerrenda osatzea. Lau emakume falta izan zitzaizkien 39 hautagai izateko. Sorpresarik ezean, Jean Michel Iratxetek izanen du zerrenda zuzentzeko ardura, eta, haren hitzetan, ez luke arazorik izan beharko aurten behar diren 45 izenak biltzeko. Batasun Nazionalak hautagai gisa izenda dezan itxoiten ari da.

Jean Rene Etxegarai

Baionako gaur egungo auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakaria zentro-eskuinaren hautagaia izanen da, 2014an bezala. UDIk irailaren hasieran izendatu zuen; Martxan-ek eta Errepublikanoek udazkenean erakutsi behar liokete babesa. Gaur-gaurkoz, Etxegaraik berak ez du ofizial egin bere hautagaitza.

Baiona Hiri Irekia

2014ko hauteskundeetan gehiengoa lortzeko zorian egon zen, Henri Etxeto hautagaiarekin —Etxegaraik baino 26 boz gutxiago lortu zituen—, baina sei urte berantago, egoera okertu da: taldea bitan zatitu da, PS alderdia lehertu da, EELVk ez du babestuko zerrenda... Henri Etxetok izan behar luke berriz PSk eta PCFk babestutako ezkerreko zerrenda askotarikoaren buru.

Bihar Baiona

Baiona Hiri Irekia zerrendaren zatiketatik eratorritako taldea. Parte dira Mathieu Berge, Marie Christine Aragon eta Sophie Herrera BHIko hautetsi ohiak. Alderdietatik kanpo zerrenda herritarra osatzeko borondatea agertu dute. «Elkartasuna, trantsizio ekologikoa, sormena, eta kultur eta hizkuntza aniztasuna» hartu dituzte oinarri gisa.

Baiona Berde eta Elkarkidea

Abertzaleak eta ez-abertzaleak biltzen dituen ezkerreko zerrenda herritarra. EH Bai, Frantzia Intsumisoa eta EELV alderdien babesarekin aurkeztuko da. Bi zerrendaburu izendatu dituzte, bakoitzaren rola definituta: Jean Claude Iriart auzapezgai izanen da —beste mandaturik gabe—, eta Sophie Bussiere Elkargoko gaiez arduratuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.