Nadeth Agirre.
IRITZIA

'Txiki'-ren uberan

2020ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Txiki-tatik hasita bizitza erdi baino gehiago, hemezortzi urtez arraun munduan. Denon ahotan dabil bere izena azken asteotan, bera baita Orioren arraun historian idatzita geratuko diren emakume izenetako bat. Tostartean erreferente bat egon bada, horietako bat bera da.

Bidelagun izan dut traineruko urte hauetan guztietan, 11 urtez. 11 urte pasatu baitira Oriok emakumezkoen trainerua uretaratu zuenetik. Bidea ez da erraza izan, izerdi eta sakrifiziotik ere izan du, baina aho bat baino gehiago itxi, eta arraun munduan gure tokia egin dugu. Jasotako babesa emakumezkoen arraunaren eta gure ibilbidearen modukoa izan da: goranzkoa. Ikusgaitasuna lortu eta dagokigun lekuan egotea lortu baitugu. Eta hori da gure garaipena.

Gogoan izango ditugu 11 urte hauetan elkarrekin egindakoak: galernarekin Donostian entrenatutako egun gogor hura; olatuen talkak sortutako bokadillo haiek; Ligako ospakizun handian herrian jasotako ongi etorria; Kontxako bandera lehen aldiz irabazi genuenean malkotan egindako azken paladak...

Azken bi urteetan, goia jo du zure kirol ibilbideak. Eta, orain, uzteko eskatu dizu buruak. Baina harro zoaz. Zure tostakide izana harrotasunez eramango dugu guk ere, eta goi mailako arrauna belaunaldi berriei erakusten jarraituko dugu. Indartsu dator Orion harrobia, eta bada zure uberari jarraitzeko nahia. Bada Txiki-tik handiena lortzeko nahia.

Arraunak eman dizun adina eman diozu zuk ere arraunari. Taldekide izateak, burugogorkeriagatik, eta urduritasunetik, bikaintasunetik adina izan baitu. Elkarrekin egindakoa bidelagun, beste 11 urtez istoriyo honen lekukoa harrotasunez eramaten jarraituko dugu. Plazer bat izan da!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.