IRITZIA

Enbaxadore naturala

Facun Aznarez
2020ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Diego Armando Maradona joan zaigula enteratu, eta berehala iraganeko, haurtzaroko argazkiak eta sentimenduak gurutzatu zaizkit mahai gainean botata. Bizitzan izandako hainbat pasarte hunkigarriren eta mingarriren pasarteak datozkit burura. Maradonaargentinarronenbaxadore naturala zen. Ez zuen inork izendatu.Villa Fioriton haurtzaro gogorra izan zuen. Baina miseria ganbeteatu, saihestu, eta aurrera egin zuen. Gutxik lortu zutena lortu zuen Maradonak.

Nahiz eta bere kontraesan guztiekin bizi behar zuen, errebelde bat zen. Eta horrek eraman zuen jendearen bihotzeraino. Oso pertsonaia gutxi daude argentinarron imaginarioan, eta batez ere munduari begira, erreferentzia bat direnak, eta hor Maradonak aspalditik bazuen bere lekua. Gardel, Peron eta Evita-rekin batera hor zegoen. BainaMaradonak ez zuen bide hori aukeratu. Era naturalean jokatu nahi zuen, zoriontsu izan nahi zuen. Bere hauskortasunean desafio asko izan zituen, eta agerian geratu ziren.

Boterearekin bizitzea, eta botereari aurre egiteak baditu gauza zailak. Nik ezin dut ahaztu, adibidez, 1986ko Munduko Kopan ingelesei egin zien gola. Lau urte lehenagoko Malvinetako sarraskiaren errebantxa bezala hartu genuen argentinar guztiok. Jendeak gehiago gogoratzen du gola eskuarekin egin zuela, eta ez hori lortzeko hamar jokalari utzi zituela atzean. Izan ere, guda batean ez dago legerik. Futbol partida batean arauak erlijio baten parekoak dira, baina tranpa beti dago. Ez bakarrik futbolean, baita hortik kanpo ere. Boterean, adibidez.Berak egin zuena botereak egunero egiten diguna da, baina kontrako norabidean. Jendeak ahaztu egin du, baina hamar urte geroago, 1996an, Eric Cantona futbolariari proposatu zion, eta s futbolarien lehen sindikatua sortu zuten. Eta Joao Avelange mafiaren padrinoaren aurrean planto egin zuten, eta aurre egin.Halako errebelde puntuek eraman dute Maradona jendearen imaginarioaren bihotzera.

Eta mila gauza. Belaunaldi desberdinek gogoratuko dute momentu diferenteetan. Irudi guzti horiekin osatzen da haren figura. Zertarako hartu behar du jokalari ohi batek Latinoamerika handiaren iraultza hori lortzeko erronka? Hori sare sozialetan partekatzen ari diren argazkietan ikusten da. Bertan Maradona ageri da Hugo Chavez, Evo Morales edo Fidel Castrorekin besarkatuta. Fidel aitabitxi moduan hartu zuen Maradonak, eta arro erakusten zuen bere gorputzean tatuatua zuela bere irudia.

Tatuajeak eta zauriak. Izan ere, Maradona txikitatik hasi zen hiltzen. Haren heriotzak ez nau ezustean hartu. Tamalez, espero genuen egun batean edo bestean gertatuko zela. Ezin dira etengabe arriskuak eta mendekotasuna gambeteatu. Momentu batean ezin da gehiago. Eta ez da kasualitatea gaurko [atzoko] egunez hiltzea. JustuFidel Castrok utzi gintuen egun berean hil da Maradona, lau urte geroago.Hala Mardona irudikatuko dugu bere jokaldiak egiten, eta baita ere Hego Ameriketako hormetan Fidel, Chavez eta Evo besarkatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.