Errusiako Munduko Kopa: G multzoa. Tunisia

Aukera handirik ez du

Aukera handirik ez du.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Ondo kostata lortu zuen Tunisiak Munduko Kopara sailkatzea, baina, hamabi urte geroago, selekzioen arteko txapelketa nagusian da. Itxuraz, egotea bera bada nahiko sari, ez baitu ematen gauza handiren bat egiteko moduko taldea denik. Gainera, multzo honetan Belgika eta Ingalaterra egonda, ez lituzke aukera asko eduki behar aurrera segitzeko. Baina jokatu egin behar da, eta Tunisiak zerbait badu, lehiarako eta borrokarako grina du, Afrika iparraldeko selekzioa den aldetik.

Txapelketaren aurreko lagunartekoetan, lortu du emaitza onen bat ere, Espainiaren aurka 0-1 bakarrik galtzea emaitza ontzat har baldin badaiteke, behintzat. Erakutsi zuen zer-nolako taldea den: distira handirik gabea erasoan, baina defentsan desatsegina izan daitekeena aurkarientzat, jokalarien lehiarako berezko izaerarengatik. Jakina da, baina, horrekin bakarrik ezin dela urrutira heldu txapelketa nagusian, eta aurreneko helburua izango da partidetan behar bezala lehiatzea, talde lan ona egitea, eta partidak ahalik eta estuen eramatea; batez ere, multzoko bi handienen aurka, Belgika eta Ingalaterra. Horrek emango lioke aukera punturen bat edo beste urratzeko bi horien aurka. Gero, jakina, Panama menderatu egin beharko du aukera txikiak ez galtzeko aurrera egin dezan.

Nabil Maaloul da entrenatzailea iaztik, herrialdekoa, eta badu eskarmentua selekzioan, 2004an Tunisiak Afrika Kopa irabazi zuenean bigarren entrenatzaile zelako orduko hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.