Atentatua Parisen. 'Charlie Hebdo'-ren aurkako erasoa. HILBERRIA. Stephane Charbonnier
Zorrotz, aske eta ironikoa
2015eko urtarrilak 8
Heriotza mehatxupean, Poliziaren zaintzapean, eta halere ironiko. «Frantzian adierazpen askatasunez aritu ahal izateko bete beharreko baldintza hori bada, Poliziaren zaintzapean arituko gara. Ongi dago denbora batez bi polizia nire inguruan izatea; hala ez dira ijitoak kanporatzen arituko». 2011n aldizkariaren egoitza erre zutenetik polizia zaintzapean bizi zen Stephane Charbonnier Charb gidoilari, marrazkilari eta Charlie Hebdo aldizkariko zuzendaria (Conflans-Sainte-Honorine, 1967- Paris, 2014). Tiroz hil zuten atzo.
2009an hartu zion zuzendari lekukoa 1990eko hamarkadan aldizkaria berpiztu zuen Philippe Val marrazkilariari. Adierazpen askatasunaren defentsa gogorra egin zuen Charb-ek, eta hark sinatuak dira Mahomaren marrazki polemikoetariko batzuk. Maurice izeneko txakur bisexual anarkistaren eta Patapon izeneko katu asexual eta faxistaren istorioak biltzen dituen zinta sortak ere berak sortu zituen.