Sexu langileen sindikatu jaioberria, eztabaiden erdigunean

Erredakzioa
Donostia
2018ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuan kalapita sortu da, Lan Ministerioak ofizialki Sexu Langileen Antolakundea (Otras —Besteak— akronimoduna) legezko sindikatu gisa onartu ostean. Abuztuaren 4an argitaratu zen iragarpena aldizkari ofizialean. Atzo, ordea, sindikatu horren aurka agertu ziren Pedro Sanchez presidentea eta haren Lan ministro Magdalena Valerio: bere sailak «gola sartu» ziola adierazi zuen azken horrek, eta sindikatua baliogabetzen ahaleginduko dela nola edo hala.

Sindikatuko idazkari nagusi Concha Borrellek ihardetsi du auziak ez daukala zerikusirik legezkotasunarekin, moralismoarekin baizik: «Sexu langileon errua al da XXI. mendean eskubiderik ez izatea? [Prostituzioa] Legez kanpokoa bada, has daitezela makroburdelak eta etxebizitzak ixten, eta enpresariak txikitzen. Zergatik ez doaz haien aurka? Nor ari dira egiazki defendatzen?». Joaquin Donaire sindikatuko abokatuak ere ohartarazi du ministroak Otrasen sorrera baliogabetzen badu prebarikatu egingo duela, «tramite guztiak legezkoak direlako: buletinak hala dio».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.