Albistea entzun

Kontseilari erabakigarriak aldatu ditu Puigdemontek erreferendumerako

Kataluniako presidenteak erran du independentziari buruzko galdeketarako «beharrezko berme guztiak» eman behar dituela
Joaquim Forn, Barne kontseilari kargua hartzen Carles Puigdemont presidentearekin, atzo.
Joaquim Forn, Barne kontseilari kargua hartzen Carles Puigdemont presidentearekin, atzo. ANDREU DALMAU / EFE

Mikel Rodriguez -

2017ko uztailak 15

«Beharrezko berme guztiak ematen lehenbizikoa izan behar du Generalitateak. Kontseilari guztien determinazioa eta uste osoa beharrezkoa da salbuespenik gabe, erreferendumerako bidean aitzinera egin dezagun». Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak prest du urriaren 1ean independentziari buruz galdetzeko erreferenduma prestatzeko ardura izanen duen gobernua. Jakina zen aldaketak eginen zituela gobernuan, eta atzo argitu zuen zeintzuk izanen ziren horiek: Presidentetzako kontseilaria, Barnekoa, Hezkuntzakoa eta gobernuko idazkaria. Guztiak, beraz, erreferenduma prestatzeko erabakigarriak diren ataletakoak. «Alde batera egitea erabaki dute», erran du Puigdemontek gobernua utzi dutenei buruz. «Ez dago inor sobera: guztiak behar ditugu».

Kargua utzi duten guztiak PDECat alderdikoak dira, Puigdemonten talde berekoak —ERC Esquerra Republicanarekin partekatzen du gobernua, Junts Pel Si koalizioan—. Neus Munte Presidentetzako kontseilaria eta gobernuko bozeramailea da horietako bat. Twitterren idatzi du «gobernuarekin eta U-1arekin» duen «konpromisoak» ez duela aldaketarik izanen. Artur Masen agintepean presidenteorde izan zen Munte, urtebetez, eta haren ondorengo izateko hautagaietako bat zen. Jordi Turullek hartuko du haren lekua, Junts Pel Siren parlamentuko taldeko buruak.

Barne Kontseilaritza Jordi Janek utziko du, eta Mossos d'Esquadra Polizia autonomikoa Joaquim Forneren agintepean egonen da urriaren 1ean —PDECatek Bartzelonako Udalean duen bozeramailea da—. Hezkuntzan, berriz, Meritxell Ruizen tokia Clara Ponsati ekonomialari eta ANC Biltzar Nazional Katalaneko idazkaritzako kideak hartuko du —hauteslekuen arduradun izan ohi da kontseilaritza hori—. Gobernuko idazkaria Joan Vidal izanen da, Victor Cullellen ordez.

Bigarren koalizio independentistak, CUPek, kritikatu du «hausturarako gobernurik» ez eratu izana orain arte, eta eskatu du udaletan eta bertze erakundeetan baztertzeko eskatu die «erreferendumarekin konpromisoa ez dutenak». Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ere eman du iritzia Kataluniako Gobernuaren aldaketei buruz: «Garbiketa» deitu die, eta Generalitateari leporatu dio «barne borroketan nahasita» egotea. «Zer-nolako elkarrizketa nahi dute horrelako portaerarekin?».

Pujolentzat, espetxerik ez

Oriol Pujol CiUko diputatu ohi eta Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren semea ez dute espetxean sartuko, fiskalarekin akordioa egin baitu: bi urte eta erdiko espetxe zigorra onartu du, eta haren bikotekideak, Anna Vidalek, 42.000 euroko isun bat. Epaiketarik ez diote eginen, beraz, IAT auzian. Akordioarekin, Pujolek onartu du bere eragin politikoa baliatu zuela ibilgailuen IAT zerbitzuen negozioan mesedeak egin eta etekinak lortzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Carles Puigdemont (erdian) Luxenburgoko auzitegiaren epaia baloratzen, gaur, Europako Parlamentuan, inguruan Clara Ponsati, Gonzalo Boye, Lluis Puig eta Toni Comin dituela. ©Berria

Erbesteratu katalanek ezingo dituzte Belgikaren argudioak erabili Llarenaren euroaginduak baztertzeko

Gorka Berasategi Otamendi

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.

AEBetako F-16 hegazkin batzuk ariketa militarrak egiten Hego Korean ©EFE

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Igor Susaeta

Auzia mahai gainean dago, baina Mendebaldeak ez du jarrera bateraturik. Macronen arabera, hainbat aldagai hartu beharko lirateke kontuan borrokarako hegazkinak entregatzeko.

Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, atzo, Tel Aviven. ©DEBBIE HILL / EFE

«Lasaitasuna berrezartzeko» eskatu die Blinkenek Israeli eta Palestinari

Mikel Elkoroberezibar Beloki

AEBetako Estatu idazkariak Tel Aviven adierazi du AEBek «Israelgo segurtasunarekin» daukaten konpromisoa «hautsezina» dela. Israelgo armadak gutxienez 35 palestinar hil ditu aurten

Zelenski eta Von der Leyen, iazko apirilean, Kieven ©EFE

Ukrainak bi urteko epean sartu nahi du EBn

Igor Susaeta

Erdoganek adierazi duenez, Suediarekin eta Finlandiarekin batera negoziatu beharrean, bakarka negoziatuko du bi herrialde horiek NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeari buruz.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...