Sahara-Euskadik salatu du menia urratu dela

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Sahara-Euskadi mugimenduak atzo salatu zuen Marokok urratu egin duela 1991n Mendebaldeko Sahararekin sinatu zuen su-etena. Ohar baten bidez, Espainiako Gobernuari eta Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza duten herrialdeei eskatu zien 1988ko bake itunean bi aldeek adostu zuten autodeterminazio erreferenduma antolatzeko.

Egoera horretan, «deskolonizazioaren zain dagoen Afrikako azken lurralde ez autonomoarekiko erantzukizuna bere gain hartzeko» exijitu zioten Madrili. Hurrengo egunetan mobilizazioak antolatuko dituzte sahararrei elkartasuna adierazteko, eta, horri begira, herritarrei dei egin zieten parte hartzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.