Albistea entzun

Eurokopa. C multzoa

Argiak, ilunak bezainbeste

Austriak ligaxka gainditu nahi du, baina ez da garairik onenean ailegatu Eurokopara, asko kostatzen ari baitzaio golak sartzea. Jokalari garrantzitsuen eskarmentua baliatzen saiatuko da gutxienez final-zortzirenetarako sailkatzeko. David de Paularen ustez, «gora» egin du azken ekitalditik hona.
David Alaba, Austriako selekzioarekin jokatutako norgehiagoka batean.
David Alaba, Austriako selekzioarekin jokatutako norgehiagoka batean. CHRISTIAN BRUNA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Lasa -

2021eko ekainak 11

Isil-isilik, hots handirik atera gabe iritsi da Austria Eurokopara. Izen handiko jokalariak ditu, baina joko bolada ezegonkorrean ailegatu da. Ondo jokatzen dakitela erakutsi du, baina ez da gai izan olatu on horren gainean bi partida baino gehiago irauteko. Aldi hau kontatuan hartuta, azken hiru ekitaldietan izan da. Aurreko bietan ez zuen ligaxka gainditu. Honako honetan, baina, langa hori gainditu eta final-zortzirenetako kanporaketak jokatzea du helburu. Herbehereak, Ukraina eta Ipar Mazedonia izango ditu aurkari, C multzoan. Ez du erraza izango sailkatzea, baina ez du oso aparte ere izango.

Austriako liga eta hango jokalariak ezagunak ditu David de Paulak (Durango, Bizkaia, 1984). Sei denboraldi egin zituen Austrian jokatzen, 2012tik 2018ra artean: estreinako bi sasoiak Wolfsbergerren jokatu zituen, eta gainontzeko laurak, Austria Viena entzutetsuan.

Ekitaldi honetara 2016ko Eurokopara baino aurreikuspen gutxiagorekin iritsi dira austriarrak. Frantzian jokatu zen txapelketa hartarako sailkatzeko, oso partida onak egin zituzten, baina, behin hara iritsita, ez ziren gai izan partida bakar bat bera ere irabazteko. Horrek taldeari mesede egin diezaiokeela uste du De Paulak: «Frantziako Eurokoparako taldeak egin zuen joko horrek asko harritu gintuen ni eta austriarrak. Ez nuen espero horrela jokatuko zutenik. Hala eta guztiz ere, aurtengoa talde hobea dela esango nuke. Garai hartan selekzioan zeuden jokalari askok jarraitzen dute multzoan, eta beren lekua aurkitu dutela uste dut».

Multzoan dituen hiru aurkariak ikusita, ez da zentzugabea pentsatzea aspaldiko partez hamasei selekzio onenen artean egon daitekeenik. Jokalari ohiaren ustez, gola egiten asmatzea «erabakigarria» izango da final-zortzirenetarako sailkatzeko: «Oso zaila da talde honek zer egin dezakeen aurreikustea. Jokalariak kontuan hartuta, oso talde indartsua da Austria, baina azkenaldian ez dabil fin gola sartzeko orduan. Austriarrak ez daude oso pozik taldearekin, gol aukerak sortzea asko kostatzen zaielako, eta zer esanik ez baloia sarera bidaltzea. Atera begira ondo ibiltzen badira, zeresana emango dute».

Selekzioko jokalari garrantzitsuenen artean, David Alaba da inportanteena. Bera da taldeko lider eta izarra. Zelaian hainbat tokitan joka dezake, eta horrek nabarmen handitzen du zelaian duen protagonismoa. Ez da fin ibili azken bolada honetan Austriarekin, baina, Real Madrileko fitxaketa berriak Bayern Munichen erakutsi duen segurtasuna eta kalitatea erakusten badu, Europa erdialdeko taldea asko hobetuko da: «Alaba oso jokalari ona da, eta eredua da Austriako gazte guztientzat. Selekzioan Bayernekin bezain ondo ez lehiatzea leporatu izan diote, baina taldeak golak ez sartzea ez da bere errua. Bera ez da golak egitearen arduraduna; gehienera ere, erdiraketak egitearena da, baina, horretarako, baloia izan beharra du. Baloia iristen ez bazaio, berak ezin du ezer egin».

Alemanian 26tik 23

Alabaz gain, badira gertutik jarraitu beharreko jokalariak: Leizpigeko Marcel Sabitzer, eta, bereziki, Christoph Baumgartner gaztea. Hoffenheim taldeko eraso erdilaria iaioa da baloiarekin, eta erraztasun handia du golak egin eta oparitzeko. 21 urte besterik ez du, baina dagoeneko bere taldeko iparrorratza da erasoan.

Austria eta Alemania elkarren ondoan daude, eta antzeko kultura dute. Hala ere, nahiko harrigarria da Austriako selekzioan Alemaniako ligan jokatzen duten jokalari gehiago izatea Alemaniako selekzioan baino. 26 jokalarietatik 23 ari dira Alemanian, eta Austriakoan, aldiz, bakarra: Alexander Schlager atezaina, Linzen. Erdilari ohiak argi du zein den arrazoia: Alemaniako Ligaren maila: «Austriako Ligan jokatzeko aukera asko ematen zaie gazteei, eta, hazitakoan, gehienen helburua Alemaniako maila nagusira joatea da. Salto handia dago, bai futbolaren mailan, baita diru kontuetan ere. Gainera, bertan dago».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Suediako jokalariak, Emil Folsbergek egindako gola ospatzen, atzo, Poloniaren aurka. ©KIRILL KUDRYAVTSEV / EFE

Aurreneko galbahea, igarota

Mikel O. Iribar

Ukraina, Espainia, Alemania eta Portugal sailkatu dira Eurokopako final-zortzirenetara

Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan

Etxetik kanpo sartzen diren golek ez dute balio bikoitza izango kanporaketetan

Ainara Arratibel Gascon

UEFAk 1965tik indarren zegoen araua ezabatzea erabaki du. Datorren denboralditik aurrera egongo da indarrean neurria.

Jone Ibañez, baloiarekin, Nerea Eizagirre eta Gemma Giliren artean, Realak eta Athleticek denboraldi honetan Zubietan jokatutako derbian. ©JON URBE / FOKU

Deitura ponpoxotik praktikara

Jon Ander De la Hoz

Emakumezkoen futbol liga nagusia profesionalizatzeko erabakia hartu du Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak. Dena den, asko dira oraindik airean dauden gaiak. Sheila Elorzaren eta Ane Etxezarretaren ustez, «aurrerapausoa» da, baina «abiapuntua» baino ez: «Idatziz ikusi arte, adi egon behar dugu».

 ©IBON ERRAZU

«Horixe nahi genuen: 30 minutu igaro baino lehen bukatu»

Jon Ander De la Hoz

Emakumezkoen lehen pentatloia irabazi dute Arrutik eta Orbek. Haien esanetan, «lan gogorrak» dira, baina lagun gehiago animatu nahi dituzte: «Pentatloian segitu nahi dugu».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.