Osasunak bosgarren lehia irabazi nahi du jarraian, gaur, Sorian

Eñaut Agirrebengoa -

2019ko otsailak 17
Azeleragailua sakatu du Osasunak bigarren itzulia abiatu orduko. Lau partida irabazi ditu jarraian, eta bete-betean sartu da Lehen Mailara zuzenean igotzeko borrokan. Bertan irautea du helburu orain, eta, horretarako, gaur bolada onari jarraipena ematen saiatuko da, Numantziari Sorian irabazita (16:00, La Liga TV).

Etxetik kanpo asko hazi da azkenaldian Osasuna, Almeria eta Sportingen zelaietan erakutsi duenez, eta gaur aukera ona du hobekuntza berresteko. Etxean balego bezala jokatuko du, gainera, 1.500 zaleren babesa izango baitu Los Pajaritos zelaian.

Ruben Garciak, nafarren joko antolatzaileak, ez du jokatuko. Osteguneko lan saioan min hartu zuen eskuineko hankako koadrizepsean, eta egin zizkioten probek baieztatu zuten erdilaria ez dagoela Numantziaren aurka jokatzeko moduan. Hutsune oso garrantzitsua da nafarrentzat, hura baita erasoko liderra: lau gol sartu ditu, eta goleko sei pase eman. Edonola ere, aulkian badaude hura behar bezala ordeztu dezaketen jokalariak. Gorritxoek haren menpekotasunik ez dutela erakutsi behar dute gaur.

Ilusioa da nagusi Osasunaren inguruan, baina zuhurtziaz hitz egin du Jagoba Arrasatek: «Badakigu nolakoa den Bigarren Maila. Gainera, oraindik partida asko gelditzen dira. Lanak izan ditugu goiko postuetara iristeko, eta bertan irautea ere asko kostatuko zaigu». Bizkaitarrak hiru denboraldi eman zituen Numantzian Osasunara iritsi aurretik; horregatik, partida «berezia» izango dela aitortu du. «Edonola ere, epaileak txistua jo bezain laster, bakoitzak bereari helduko dio».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna