Reala eta Eibar gaur ariko dira; Athleticen lehia, bertan behera

Realeko jokalariak, Santa Teresari sartutako lau goletako bat ospatzen. REALA.
ainara arratibel gascon
2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Astean zehar jokatutako jardunaldiaren norgehiagoketatik indarberritzeko ia denborarik gabe, beste partida bat jokatuko dute gaur Espainiako ligan Realak eta Eibarrek. Gipuzkoako bi taldeak etxean ariko dira. Granadilla izango du aurkari Natalia Arroyoren taldeak (12:00), eta Real Madril, berriz, Iker Dorronsororenak (12:00, La Liga Sports TV). Athleticek ere gaur jokatu beharra zuen, Espanyolen zelaian, baina bertan behera geratu da norgehiagoka hori, Herrialde Katalanetako taldeko zenbait jokalarik positibo eman baitute koronabirusean.

Realak nagusitasunez hartu zuen mendean Santa Teresa asteazkenean (0-4). Aurkari deserosoa da Espainiak talde hori, eta gaur ere tankera horretako kontrarioa izango du aurrean talde txuri-urdinak Zubietan: Granadilla. Azken hiru partidak segidan irabazi ditu, eta, partida bat gehiago jokatuta, txuri-urdinen aurretik da: hamar puntu ditu, Realak baino bat gehiago. Hala, helburu bikoitza izango du Realak gaur: hiru puntuak lortzea eta gaurko aurkariari aurrea hartzea.

Baina ez du lan erraza izango. Arroyok berak aurkariaren maila goraipatu zuen atzo. «Hasiera zaila izan dugu, puntuak lortzen ari diren taldeen aurka jokatzen ari baikara. Eta Granadilla ere halakoa da: aurkari gogorra da. Oso talde serioa da, eta abila eta teknika onekoa baloia duenean. Neurketa polita da jokatzeko», esan zuen atzo Arroyok.

Tacon erosi, eta Lehen Mailan estreinako denboraldia du Real Madrilek. Espainiako taldeak, dirua mahai gainean jarri, eta izarrez betetako taldea osatu du. Baina ostegunean, Atletico Madril ahaltsuaren aurka galdu arren (0-1), Eibarrek erakutsi zuen edozeinekin aurrez aurre lehiatzeko gai dela. Gaur ere beste horrenbeste egin nahi du. Dorronsorok «gogotsu»ikusten du taldea, azken partida galdu arren, «lehiakor» aritu zelako. Aurreratu zuenez, txandakatzeak egingo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.