Aske utzi dute Iruñeko sexu erasoarekin lotutako gizonezkoa

Isabel Jaurena Paulo Ostolaza
2022ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Larunbat gauean Iruñean emakume bati egin zioten sexu erasoaren ustezko egileak bere burua entregatu zuen atzo goizean Foruzaingoan. Enrique Maia alkateak eman zuen albistearen berri: «Nafarroako Gobernutik iritsi zaidan informazioaren arabera, bere kabuz Foruzaingoan aurkeztu da, eta beste probintzia batekoa da». Behin epailearen aurretik igarota, hark aske uztea erabaki zuen. Ordea, 200 metroko urruntze agindua ezarri diote auziaren instrukzio faserako, eta ezingo da emakumearekin komunikatu. Auzia Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiak aztertuko du, hura zegoelako guardian erasoa gertatu zenean.

Salaketa jarri zuen emakumea lagun batzuen etxetik irten zen larunbatean, Donibane auzoan. Handik aurrera, ez du ezer gogoratzen. Ordu batzuk geroago, Mendillorri auzoko kale batean agertu zen, sexu eraso bat jasan izanaren zantzuekin.

Horretaz gain, Foruzaingoak 19 urteko gizon bat atxilotu zuen herenegun Tafallan (Nafarroa). Emakume bati sexu eraso egitea egozten diote. Salaketaren arabera, 10:00 aldera izan zen erasoa. Emakumea herriaren kanpoaldean kirola egiten ari zen, eta gizonezkoak emakumeari heldu zion, eta lurrera bota zuen. Gero, bere gainean masturbatzen hasi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.