«Proposamen erradikalak» plazaratzera dei egin du Alternatibak

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2014ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Dei hileroko Batzar Nazionalean, egoera sozioekonomiko eta politikoa izan zituen aztergai atzo Alternatibak, Bilbon. Egoera larrien berri eman, eta «premiazko neurriak» aldarrikatu ditu. Haren ustez, «Espainiako Estatuaren egiturazko krisiak baldintzatutako aro aldaketa» baten aurrez aurre gaude, eta «iraultza» egin beharra dago: «Erregimenaren gainbehera bigarren trantsizioz makillatzeko ahaleginei aurre egitera» deia egin dio ezker osoari EH Bildu koalizioko alderdiak.

«Ezkerrak alternatiba argiak eta proposamen erradikalak jarri behar ditu mahai gainean», dio Alternatibak. «Demokrazia bizitza politikoan» txertatu behar dela aldarrikatu du, botereak herritarren esku egon behar duela, eta ekonomia «gehiengoaren interesen menpe» jarri behar dela, ez «gutxi batzuen mesederako».

«Apurketaren garaia iritsi da», esan du;«posible da pobretzen gaituen guztia apurtzea, demokratikoki bizitzea eragozten digun egitura guztia apurtzea».

EH Bilduren aldeko apustua

«Edozein operazio estetikoren aurkako oposizioa» gorpuzteko beharra azaldu, eta, eraldaketak aurrera egin dezan, baliabideaEH Bilduk izan behar duela adierazi du Alternatibak.

Antolatu kanpaina abiatu duela jakinarazi du, halaber. «Aktibatzea ez da nahikoa, borrokak bat eginda eraginkorragoak direlako». Iazko kanpainan, Aktibatu leloa erabili zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.