AGIRIKO PASARTEAK

2018ko urriaren 7a
00:00
Entzun
«Euskaltzaindiak aho betean aitortzen du prozesu honetan parte hartu duten hainbaten lana, norbanako, talde edo erakunde izan, horiek ahalbidetu baitute, beren ekarpenekin, euskara batua moldatzea, aniztasunaren eta adostasunaren ikuspegitik. Aitortu ez ezik, omenaldia ere egin nahi die bidegile horiei».

«Euskaltzaindiak dei egiten die belaunaldi berriei euskara batua, arrotza barik, bere-berea izan dezaten eta beraien adierazpideetan erabil dezaten, belaunaldi bakoitzak duen eite eta tankera propioarekin».

«Euskaltzaindia kezkaturik dago azkenaldian hizkuntza estandarrari buruz nabarmendu den zenbait iritzi eta jokamolderekin. Uste du euskaldun oso izateko modua ekarri digula euskara batuak: euskaldunon barne-lotura, hiztun guztiok errazago elkar ulertu ahal izateko zubi-tresna, euskaldun berrien eta zaharren arteko elkargune zabala, eta, azkenik baina ez azken, euskararen beraren izena eta omena. Begirunea zor zaio horri».

«Euskara batua, lurraldean lurraldeko izateaz gainera, gizartearena ere bada, leku eta funtzio askotarikoa, hiztunen aho-mihietan eta idatzietan bizirik dagoena».

«Euskaltzaindiak engaiamendua adierazten dio gizarteari, ez goitik beherako ezarpenaren aldetik, ezpada pedagogiaren eta konpromisoaren aldetik, ideologia politikoetatik at. Koordinazio lanaren bidez gauzatuko du euskara batuaren sustapena eta bultzada».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.