Albistea entzun

LaPublika, arteak esparru publikoa sortzeko duen gune berria

Consonni Bilboko arte ekoiztetxe eta argitaletxeak gidatuko du asmoa, Tabakalera, Donostia 2016 eta EHUren laguntzarekin
Pablo Berastegi (Donostia 2016), Maria Mur (Consonni), Ane Rodriguez (Tabakalera) eta Arantza Lauzirika (EHU), atzo Donostiako Tabakaleran egindako LaPublika egitasmoaren aurkezpen ekitaldian.
Pablo Berastegi (Donostia 2016), Maria Mur (Consonni), Ane Rodriguez (Tabakalera) eta Arantza Lauzirika (EHU), atzo Donostiako Tabakaleran egindako LaPublika egitasmoaren aurkezpen ekitaldian. TABAKALERA

Gorka Erostarbe -

2015eko urriak 2

Bilboko Consonni arte ekoiztetxe eta argitaletxeko zuzendari Maria Murrek argi esan zuen atzo Tabakaleran egindako aurkezpenean: «LaPublika ez da artea gune publikoetan jartzea, biribilguneetan adibidez. Artearen bidez espazio publikoak sortzea da helburua, espazio horietan zer gertatzen den pentsatzea, eta pribatuaren eta publikoaren arteko mugez gogoeta egitea». Consonnik zuzentzen du LaPublika proiektua; Donostia 2016k eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak ekoizten dute, eta elkarlanean ariko dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren fakultatearekin ere.

Arteak, interes komunetan oinarrituta, zer-nolako gaitasuna duen gizartean eragiteko eta gizartea bera sortzeko; horra LaPublikak izango duen xede nagusia hilabeteon bertan hasi eta 2016ko amaierara bitarte. Lehenengo jarduera urriaren 18an egingo da. Gerard Ortin artista katalan donostiartuak mendi bidaia bat proposatuko du transect metodoa oinarri hartuta. Metodo horren bidez lur zati bat zedarrituko du, hura ikertzeko: «Asmoa da hainbat gairen inguruan gogoeta egitea: paisaia eta lurralde kontzeptuak, maparen eta esperientziaren arteko tentsioa, markatutako mugen eta ibiltzearen beraren arteko tentsioa eta abar», zehaztu zuen Murrek.

Tailerrak eta hitzaldiak

«Erreferentziako jendeak» hartuko du parte LaPublikan. Besteak beste, han izango da Petra Bauer artista eta zinemagile suediarra. Kasseleko Documenta jaialdian edo Veneziako azken biurtekoan parte hartu duenak, tailerra eskainiko du azaroaren 24tik 26ra bitartean, eta hitzaldia azaroaren 26an. Horrez gain, Max Andrews ingelesak eta Mariana Canepa Luna uruguaiarrak, Latitudes komisario-agentziako kideek arte garaikidearen gaur egungo arazoak aztertuko dituzte, azaroaren 9tik 11ra. Bi egitasmo horiek Tabakaleran egingo dira. An Mertens software-idazle eta artista, aldiz, literatur sorkuntzaren bidez helarazitako algoritmoen eta informatika kodeen inguruan arituko da lanean abenduaren hasieran, Bilbon. Lekua zehazteke dute oraindik antolatzaileek.

2016an ekintza gehiago izango dira, eta azken hiruhilekoan itxiko dute programa, nazioarteko sinposio batekin, «ikerketa laborategiaren faseak islatzeko». Proiektuaren webgunea honako hau da: www.lapublika.org.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Zepai bizi izan zen etxean ipinitako oroigarria, Idiazabalen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Bi aroren arteko lokarri

Hodei Iruretagoiena

Akilino Izagirre Amenabar 'Zepai' zena omendu dute Idiazabalen, bertsolariaren heriotzaren 50. urteurrenean. 36ko gerra osteko hutsuneari buelta eman ziotenetako bat izan zen, Uztapide eta Basarriren aroaren atariko.
NIFFeko antolatzaileak, zinema jaialdiaren aurkezpenean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdian ikuspegi feminista txertatuko dute

Olaia L. Garaialde

Abuztuaren 4tik 7ra egingo dute. Programan, proiekzioak, ikastaroak, liburu aurkezpenak eta Lucia Herreroren argazki erakusketa daude
Jon Insausti, Jose Mari Zabala, Klaas van Gorkum, Iratxe Jaio eta Susana Soto, atzo, San Telmon. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Museo Bikoitzak, lekuko bikoitza: Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum

Andoni Imaz

Jose Mari Zabalak aukeratu ditu bi artistak San Telmo museoaren programari jarraipena emateko. Begirada antropologikoarekin aztertuko dute bilduma datozen hilabeteetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna