LAU ESKAERAK

2018ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Irail bukaeran, denera, 276 euskal preso zeuden. Haiez gain, espetxe arinduan daude bi, eta beste zazpi Altsasuko auzikoak dira. Oinarrizko lau eskaera egin ditu Orain Presoak dinamikak —ondoko datuak BERRIAk osatutakoak dira—.

URRUNTZE POLITIKA BUKATU

%96, Euskal Herritik kanpo. Euskal presoen %96 Euskal Herritik kanpoko espetxeetan dauzkate: EPPK-ko 260 eta AEM inguruko bostak.

11 preso soilik bertan. 11 preso daude Euskal Herrian: EPPK-ko bost —haietako bat, Aita Menni zentroan—, Langraiz bideko lau, eta inongo mugimendutan ez dauden bi.

Besterik. Haiez gain, beste bi lagun etxean daude preso, espetxealdi arinduan —EPPK-koak—, eta Altsasuko auziko zazpiak, euskal kartzeletan.

GRADU PROGRESIOA

Orain, batez ere euskal presoak lehen gradutik irtetea eskatzen du dinamikak, haiek legebidea jarraitzerik izan dezaten.

%90, lehen graduan. Espainiako Estatuan ia guztiak lehen graduan dira: %90. (Frantziakoan DPS estatusa dago).

16 preso, bigarren graduan. Denak, EPPK-koak.

6, hirugarrengoan.Langraiz bideko laurak eta inongo mugimendutan ez dauden bi.

GAIXORIK DAUDEN PRESOAK

Larri gaixorik direnen arta bermatu nahi dute. Legez, balukete baldintzapeko askatasuna.

23 preso eri. Etxean, bi. Hiru, euskal kartzela edo zentroetan.

ZIGOR ZENBAKETA

Frantzian betetako kartzela urteak Espainiak zenbatu ditzan eskatzen dute. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hilaren 23an emango du epaia, lau helegiteri buruzkoa. Europako 2008/675 erabaki markoa zenbatzearen aldekoa da.

50 bat kasu. 50 bat presori eragingo lieke epaiak, bakoitzaren zigorraren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.