«Ikusten bada ezin dituela arta intentsiboak gainditu, ez zaizkio eskaintzen»

arantxa iraola
2020ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Epidemia zabaltzen hasi zenetik, erietxeak betetzen ari zirela ikusi ahala, airean egon da galdera: behar zituzten paziente guztiek zainketa intentsiboetako baliabideak jasotzeko era izango ote zuten. Horiek horrela, jarduera horiek antolatzeko protokoloez erruz hitz egin da, horien bidez gaixoak sailkatzera egingo zela adierazita. Zubiak esan du, ordea, halako irizpideak ez direla COVID-19arekin heldu: presente daude beren egunerokoan. Arnas gutxiegitasunak eragindako arazoen ondorioz eraman behar izaten dituzte gaitz hori duten eriak arta intentsiboetara, eta halakoetan normalean jarraitzen dituzten irizpideekin ari direla esan du.

Zer aldagai begiratzen dituzue eri batek zainketa intentsiboak jaso ditzakeen ebazteko?

Zainketa intentsiboetara paziente bat sartzeko motiboa arnas gutxiegitasuna denean, pertsona hori lokartu egin behar izaten da, eta makina baten bidez arnastu behar du; gorputzarentzat ondorio larriak dakartza horrek. Beraz, guk ikusten badugu pertsona batek ezin dituela arta intentsiboak gainditu, ez zaizkio eskaintzen; baina ez lehen, eta ez orain. Koronabirusak hori ez du aldatu.

Zer irizpidez ari zara?

Adina aipatzen da maiz, baina ez da adina bakarrik. Batetik, ikusten da pertsona horrek lehendik duen gaitasun funtzionala. Horrelako egonaldi bati buelta emateko, paziente batek bi-hiru hilabete behar ditu; beraz, norbaitek lehendik gaitasun funtzionalak oso baxu baditu, ez zaio eskaintzen. Beste irizpideak dira dementziak edo organoetako gutxiegitasunen bat izatea. Arta intentsiboa ematen ez zaienekin ez da tratamendua uzten: oinarrizko tratamendu bat ematen zaie.

Edadeak zer pisu du?

Laugarren eta azken faktorea da, azkena erabiltzen den aldagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.