Erresuma Batuan hegaldi huts gehiago izango dira

2022ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Hegaldi hutsen arazoa ez da soilik Europako Batasunaren arazo bat. Erresuma Batuko aire konpainiek ohartarazi dute hegaldi fantasmak egiten jarraitu beharko dutela Londresko gobernuaren arau berrien ondorioz. Izan ere, hegazkinek maizago egin beharko dute hegan aireratzeko eta lurreratzeko ordu tarteei eusteko. Garraio Ministerioak iragarri du aire konpainiek aireportuetako slot-ak itzuli beharko dituztela martxoaren 27tik aurrera denboraren %70 erabiltzen ez badituzte; gaur egun, %50ekoa da muga.

Robert Courts Abiazio ministroak azaldu du zuzenena litzatekeela hegaldien eskaria leheneratuz doan heinean aurreko arauetara pixkanaka itzultzea. Willie Walsh IATA aire industriaren erakundeko zuzendari nagusiak, ordea, erabakia kritikatu du: Ā«Pentsaezina da nazioarteko eskaria %70era iristea uda honetan. Beraz, gobernuak ahalmen txikiko milaka hegaldi egitera kondenatzen ditu hegazkin konpainiak, eta hori ergelkeria da ingurumenaren ikuspegitikĀ», adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.