Bi gazteren epaiketa salatzeko protesta Gasteizen

2021eko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Milaka lagun batu ziren atzo Gasteizen, Ankerkeria Stop plataformak deituta, Galder Barbado eta Aitor Zelaieta gazteen aurkako epaiketa salatzeko. Hurrengo ostegunean hastekoa da epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu zen manifestazioa, Ankerkeria Stop! Aitor eta Galder aske! lelopean, eta jende ilara luze batek zeharkatu zituen hiriburuko kaleak. Protestaren bukaeran, auziaren izaera politikoa nabarmendu zuen plataformak: «Erregimenaren estamentu faktikoek iraganari lotuta mantendu nahi dute Euskal Herria, eta euskal herritarrak espetxeratzeko butzada politikoa duen prozesu berri bat bultzatu dute». Fiskaltzak zortzina urteko kartzelaldia eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu ditu Barbado eta Zelaiarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.