Benidormen ireki du hauteskunde egoitza bat PSE-EEk

Idoia Mendia, atzo, Benidormen, egoitza zabaldu aurretik. MANUEL LORENZO / EFE.
2016ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Irailaren 25eko hauteskundeetarako prestatzen jarraitzen dute alderdi politikoek. PSE-EEk hauteskunde egoitza bat zabaldu zuen atzo Benidormen (Alacant, Herrialde Katalanak): sozialisten «enbaxada» izango da, Idoia Mendia lehendakarigaiaren arabera. Alderdi abertzaleen kontra jo du, pluraltasuna «arriskuan» ari direlakoan jartzen. Ahal Dugu-ri ere egin dio kritika: «Abertzaleen diskurtsoa osorik erosi du, lau boto eskuratzeagatik».

Ahal Dugu-k, hain justu, kanpaina aurreko azken bilera egin zuen atzo; han izan zen alderdiaren Espainiako idazkari politikoa, Iñigo Errejon. Pili Zabala lehendakarigaiak adierazi zuen hurrengo legealdia «garrantzitsua» izango dela. «Denen artean lortuko dugu etorkizuneko proiektua, gure eskubide sozialak blindatuko dituena, baita denok nahi dugun bizikidetza ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.