Beste 281 positibo atzeman dituzte

2021eko irailaren 12a
00:00
Entzun
Izurria oraindik ezin kontrolpean hartu, eta COVID-19a atzemateko testak egiten jarraitzen dute osasun sistemek. Osakidetzak eta Osasunbideak ostiralean egindako testetan, 281 positibo atzeman zituzten. 128 kasu atzeman zituzten Bizkaian, 77 Gipuzkoan, 47 Nafarroan eta 28 Araban.

Egindako testen %4,6 izan ziren positibo, eta, ondorioz, portzentaje horrek Hegoaldean jarraitzen du OME Osasunaren Mundu Erakundeak izurria kontrolpean jartzen hasteko ezarria duen %5eko mugatik behera. Kasuen azken goraldiari begira, positiboek uztailaren 22an jo zuten goia: 2.235 kasu atzeman zituzten orduan. Ordutik, behera egin du kurbak.

COVID-19ak jota atzo denera 31 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten. 79 paziente daude ZIUetan oraindik. ZIUetako egoerak beti aparteko garrantzia izan du izurri honen kontrolean, eta azken olatu honetan abuztuaren 23tik, gorabehera txikiekin bada ere, beheraka ari da izurriaren aldagai hori ere; orduan 113 paziente zeuden larri ZIUetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.