GAKOAK

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
EAJk bi proposamen aurkeztu ditu Espainiako Kongresuan: bat Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko, eta bestea CNIren Kontrol Judiziala Arautzeko Lege Organikoa aldatzeko. Hauek dira proposamenen ezaugarri nagusiak:
Sekretu Ofizialen Legea
Epeak. Gehienez 25 urte sekretu gisa klasifikatutako dokumentuak argitaratzeko; hamar ezkutukoentzat. Baina, zenbaitetan, hamarkadaka luzatu daiteke sekretua.
Ministro Kontseilua. Harena litzateke dokumentuak klasifikatzeko ardura, baita luzapenak ezartzekoa ere.
Kongresua. Materialen klasifikazioa ez litzateke eragozpena Kongresuak eta Senatuak informazioa eskuratzeko.
CNIren kontrolerako legea
Presidentea. Espainiako Gobernuko presidentearen ardurapean legoke CNI.
Baliabideak. CNIk bere jardueretan erabilitako baliabideen berri eman beharko lioke sekretu ofizialen batzordeari.
Epaileak. Oinarrizko eskubideei eragiten dien jarduera oro hiru magistratuk osatutako epaimahai batek onartu beharko luke, aho batez. Erabiliko lituzkeen tresnen berri eman beharko lioke CNIk epaimahai horri.
Kontuak ematea. Esku hartzeko epea amaituta, eginikoen berri eman beharko lieke CNIk epaileei, baimendutakoa errespetatu dela ziurtatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.