Grebarik ez dute egingo Gipuzkoako hondartzetako sorosleek

Akordiorako oinarri bat onetsi dute, eta bertan behera utzi dute horregatik greba mugagabea egiteko deia. Soldata igoerak izango dituzte

Sorosleak, atzo, erabakia azaltzen, Kontxa hondartza parean. I. ZABALETA / FOKU.
arantxa iraola
2018ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Duda atzo goizean argitu zen; Gipuzkoako hondartzetako sorosleen ordezkariek jakinarazi zuten bertan behera utzi zutela greba mugagabe bat egiten hasteko deialdia. Bezperan Gurutze Gorriak akordiorako oinarri bat aurkeztu ziela esan zuten, ontzat dutela, eta horregatik erabaki dutela protesta baztertzea. Adierazi zuten Gurutze Gorriak aurkeztu duen proposamenak sorosleen zerbitzuak kontratatzen dituzten udalen onespena duela, eta, ongi bidean, gaur egun «kaxkarrak» diren lan egoerak hobetzea ekarriko duela: lehen lan urtea duten sorosleek 200 euro gehiago kobratuko dituzte hilean; bigarren urtetik aurrera ari direnek, 400. Laugarren urtea gaindituta, antzinatasuna aintzat hartuko da. «Jende oso gazteak eginiko borroka bat izan da», esan zuten atzo ELA sindikatuko ordezkariek berriaren harira, pozik: «Meritu handia du». Helburu dute, hala ere, igerilekuetako sorosleen lan baldintzekin parekatzea hondartzetakoenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.