Osasun arauak urratzeagatik jarritako isunak itzuli egingo ditu Jaurlaritzak

Jon Ordoñez - Juanma Gallego
2021eko urriaren 3a
00:00
Entzun
COVID-19aren ondorioz izandako lehen alarma egoeran osasun arauak urratzeagatik kobratutako isunak itzuli egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Orotara, 1,6 milioi euro inguru dira. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak atzo Noticias taldeko hedabideei emandako elkarrizketa batean azaldu zuen neurri horrekin saihestu egin nahi dutela isunak ordainduak zituzten herritarren «diskriminazioa». Espainiako Auzitegi Konstituzionalak alarma egoeraren zilegitasun juridikoa bertan behera utzi ondoren, bertan behera geratu zen herritar askok ordaindu gabe zituzten isunen tramitazioa ere. Ertzaintzak eta udaltzainek 22.900 bat isun jarriak zituzten, eta horietatik, 5.200 inguru ordainduta zeuden.

Positibo tasa: %1,4

Ostiralean Hegoaldeko osasun sistemek egindako 6.487 testen ondorioz, 92 positibo atzeman zituzten. COVID-19ari loturiko positibo tasa %1,4 da. Erietxeetako egoera hobera doan arren, oraindik 162 lagun daude ospitaletan; horietatik 44ZIUetan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.