Osasunak beste urrats bat egin nahi du Lehen Mailarantz, Lugori irabazita

enaut agirrebengoa
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Igoera geroz eta gertuago dauka Osasunak. Bigarren Mailako liga amaitzeko hamar partida falta dira, eta Iruñeko taldeak sei puntura du Albacete, zuzenean igotzeko postuetatik kanpo dagoen lehen taldea. Argudio sendoa da errenta hori, estatistika historikoak bezalaxe. Mende honetan 33. jardunaldira lider iritsi diren talde guztiak igo dira gorengo mailara. Hori horrela, gorritxoak beste pauso bat ematen saiatuko dira gaur, salbazioaren lehian dabilen Lugoren zelaian.

Sailkapenari begiratuta, faborito garbia da Osasuna, baina hobe du kontuz ibili. Hirutan jokatu du Anxo Carron, eta beti gelditu da esku hutsik. Gainera, lehen itzulian asko sufritu behar izan zuen Sadarren galiziarrak azpiratzeko azken minutuan sartu zuen Iñigo Perezek garaipenaren gola.Jagoba Arrasatek «lasai» ikusten du taldea, eta hori funtsezkoa iruditzen zaio. Gaurko partidarako deialdian, berritasun nagusia Olabide da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.