Celta 4-0 Eibar

Aspasek zigortu du

Eibarrek Celtak baino aukera gehiago sortu arren, astindua jaso du. Hiru gol sartu ditu aurrelariak, eta lehen biak ikusgarriak izan dira
Pape Diop, etsita, aukera bat huts egin ondoren, atzo, Balaidosen.
Pape Diop, etsita, aukera bat huts egin ondoren, atzo, Balaidosen. SALVADOR SAS / EFE

Aitor Manterola -

2018ko urriak 28
Golak. 1-0: Aspasek (5. min.). 2-0: Aspasek (36. min.). 3-0: Mendezek (56. min.). 4-0: Aspasek (82. min.). Epailea. Gonzalez Gonzalez. Bestelakoak. 15.509 ikusle Balaidosen. Bigarren zati osoan euri asko egin zuen.

Lau gol sartu dizkizutenean eta alerik sartzen ez denean, ezin da esan gauzak ondo egin direnik zelaian. Zerbaitek edo zerbaitek baino gehiagok huts egin duen seinale izaten da. Lau sartu zizkion atzo Celtak Eibarri, eta batere ez armaginek. Partida osorik aztertuta, lehen zatian etxekoak 2-0 aurretik joatea sinesgaitza zen, Iago Aspasen magiak bakarrik desorekatu zuelako emaitza. Tarte horretan, Eibarrek gola sartzeko aukera asko sortu zituen, baina ez dauka Aspasik aurrealdean.

Lehen gola bosgarren minutuan sartu zuen, Kikek galdutako baloi baten eraginez etxekoak sorturiko kontraerasoan. Dotore loratu zion baloia Riesgori. Hortik aurrera, atzeratu egin ziren etxekoak, kontraerasoaren bila. Baina ez zuen piperrik egin defentsako lanean, eta eroso baino erosoago ibili zen Eibar baloiaren jabe.

Gora erraz iristen ari zen, eta aukera sortzen ez zuenean, han bertan berreskuratzen zuen baloia, presio eginez. Egokiera ezin hobea zuen golsa sartzeko aukerak sortzeko, eta bai sortu ere. Baina asmatu, batere ez. Kontu berria ez da Jose Luis Mendilibarrek zuzendutako taldearentzat golaren aurrean kamuts ibiltzea, eta badute lana horretan jokalariek, bada zer hobetu.

Enrichek 15. minutuan aterantz ukitu zuen baloia, baina Sergio atezainak kendu zion gola. Hurrengo minutuetan, De Blasis, Kikek, Diopek eta Orellanak ere bota zuten galiziarren atera, baina estualdi handitan ez zuten jarri Sergio. Larri Riesgo ibili zen 36. minutuan, ordura arte ikusle bat gehiago izan eta gero. Kontraeraso bat kateatu zuen Celtak, aspaldiko partez, eta Aspasek sekulako gola sartu zuen, ezkerrez, Eibarreko atezainaren gainetik baloia gurutzatuz, urrundik jo eta gero.

Emaitzak ez zuen islatu jokoan ikusitakoa, baina gola da futbola, eta Aspasek bi gol asmatu zituen ezer ez zegoen lekutik, eta Eibar asmatu ezinda ibili zen. Gainera, huts larriak egin zituzten eibartarrek; Arbillak, adibidez, 82. minutuan. Baloia Riesgori ematen hasi eta Aspas agertu zitzaion bidean. Laugarren gola zuen Celtak, aurretik Mendezek sartu zuelako hirugarrena, 56. minutuan, Eibarrek oso gaizki defendatu zuen kontraeraso batean. Erabakita utzi zuen gol horrek partida, eta armaginek lehen zatian sortu zutenaren erdirik ere ez zuten sortu hortik aurrera. Bigarren zati eskasa egin zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna