HILBERRIA. Eduard Punset

Zientzia zabaltzen zuen ekonomialaria

BERRIA.
urtzi urkizu
2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Bartzelonan, 1936. urtean jaio zen Eduard Punset. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta, gero, Ekonomia Zientziak Londresen eta Parisen. BBCn kazetari lanetan hasi zen 1962an, eta handik gutxira The Economist-eko ekonomia zuzendaria izan zen. 1969an, Nazioarteko Diru Funtsan sartu zen ekonomialari gisa. Kataluniara itzuli zenean, Josep Tarradellasen behin-behineko Generalitatean Ekonomia eta Finantza kontseilaria izan zen. Eta 1980an, Espainiako Gobernuko ministro izendatu zuen Adolfo Suarez presidenteak. 1987an, CDSko europarlamentari hautatu zuten. TVEko Redes saioan zientzia dibulgatzaile gisa egin zuen lanak eman zion ospea, programa horretako aurkezlea eta zuzendaria izan baitzen 1996tik 2014ra. Hainbat liburu idatzi zituen. 2017an, Kataluniako erreferendumaren aldeko gutun bat idatzi zuen Público-n. Atzo hil zen, gaixotasun luze baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.