C1 AZTERKETA EGA AZTERKETA

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Hiru egunetan egiten da: lehen bi probak, egun berean; beste biak, egun banatan. 210 minutu guztira. Gutxieneko adina: 17 urte.

Irakurmen proba. Bi atal. Lehenengoa: testu bati buruzko galderak. Izan daitezke test edo egia/gezurra erakoak, erantzun laburrekoak, eta abar; eska dezakete testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzeko, testua laburtzeko... Bigarren atala: testu baten bidez sintaxia eta lexikoa neurtzea; sinonimoak jartzea, testua berridaztea, esaldien baliokideak ematea... 20 puntutik 10 behar dira. 9 puntu dituenari, idazmenekoa zuzentzen zaio hor gutxienez 16 puntu lortzen baditu. Iraupena: 60 minutu.

Entzumen proba. Grabazio bati buruzko galderak: test bidezkoak, erantzun laburrekoak, esaldiak osatzekoak... Gainditzeko, 20 puntutik 10. Tartea: 25 minutu.

Idazmen proba. Gutxienez 300 hitzeko testu bat; edo bi, bakoitza 180koa. Gainditzeko, 30 puntutik 15. 13 lortzen dituenak mintzameneko puntuekin konpentsa dezake. Iraupena: 90 minutu.

Mintzamen proba. Bakarkako hizketaldi bat, gai bati buruz, bost minutuz (20 minutu prestatzeko). Elkarrizketa bat, hamar minutukoa. 30 puntutik 15 behar dira.

Hiru egunetan egiten zen EGA azterketa: proba bat egun bakoitzean. 325 minutu denera. Gutxieneko adina: 17 urte.

Atariko proba. 65 galdera, test erakoak: lexikoa, morfosintaxia, ahozko hizkuntza, euskara batua eta testu baten ulermena. Gutxienez 46 erantzun behar ziren zuzen. Halere, gutxienez erdiek gainditu behar zutenez, langa jaits zitekeen, erdiek gainditu arte. 50 minutuko azterketa.

Idatzizko proba. Bi atal. Batetik, testu bati buruzko galderak eta lexiko ariketak, test eran. 50 puntutik 20. Bestetik, idazketa: bi testu egin, eta esaldiak berridatzi. 30 puntu. Denera 27 puntu behar ziren gainditzeko —testu idatzietan, gutxienez puntuen erdiak behar ziren—. 195 minutu.

Ahozko proba. Bi zati. Lehena: entzuteko baten ulermena, test gisa. 50 puntutik 10. Bigarrena, mintzamena: irakurgai baten azalpena eta elkarrizketa. 50 puntutik 40. Binaka egiten zen, bi zatitan. Batetik, ahozko azalpen bat, epaimahaiak jarritako testu bati buruz; bestetik, azterketarien arteko eztabaida, gai bati buruz iritzia emateko. Gainditzeko, 50 puntutik 25 puntu —mintzamenean, puntuen erdiak behar ziren—. 80 minutuko azterketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.