KRONOLOGIA

2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Joan Anza 2009ko apirilaren 18an abiatu zen Tolosara (Okzitania), eta 2010eko martxoan agertu zen haren gorpua. Gertatu zenak argitu gabe dago.

2009

2009-4-18. Jon Anza Baionako tren geltokian utzi zuen Maixo Caspassiok, neska lagunak,Tolosarako trena hartzeko.

2009-4-23. Senideak kezkatzen hasi ziren. Minbizia zuen, eta erradioterapiarako ordua zuen biharamunean. Ez zen agertu.

2009-4-29. Tolosako suhiltzaileek dei anonimo bat jaso zuten, gizon bat eri zegoela esanez.

2009-4-30. Tolosako ospitaleko zuzendariak identifikatu gabeko eri bat zutela jakinarazi zuen polizia etxeetan. Hiru egunera berriro eman zuen abisua, baina ez zuen erantzunik jaso. Maiatzaren 11n hil zen Anza.

2009-5-15. «Desagertze kezkagarria» izan zela salatu zuen familiak Baionako polizia etxean. Lagunak eta senideak taldeka antolatzen eta bila hasi ziren. Tolosan ere ibili ziren Anzaren bila, ustez joan behar zuen hirian.

2009-5-21. ETAk, Gara-ra igorritako agiri batean, jakinarazi zuen Anzarekin hitzordua zuela apirilaren 18an, baina ez zela agertu. ETAko kidea zela eta Poliziak bazekiela zioen ETAk. «Gerra zikinarekin» lotu zuen gertakaria.

2009-6-1. Baionako Auzitegiak ikerketa abiatzeko eskatu zuen.

2010

2010-3-11. Tolosako Purpaneko gorputegian Anzaren gorpua zegoela jakin zuten senideek.

2010-3-15. Bi autopsia egin ziz- kioten. Biak, familiaren konfian- tzazko medikurik gabe.

2012

2012-3-26. Sendiak jakin zuen Tolosako instrukzio epaileak ukatu egin zuela Tolosako prokuradorea galdekatzea eta familiari Anzaren mediku txostena komunikatzea.

2013

2013-2-6. Frantziako fiskaltzak Anzaren heriotzari buruzko auzia artxibatzeko eskatu zuen, iritzita minbiziak jota zendu zela.

2013-3-2. Le Journal du Pays Basque-Euskal Herriko kazeta-k ikerketa bat plazaratu zuen, eta jakinarazi Frantziako Poliziak esan zuela Anzaren gorpua ez zela egon Tolosako erie txean, gerora han azaldu arren.

2013-7-13. Heriotza berezkoa izan zela ebatzi, eta auzia itxi egin zuen epaileak, nahiz eta aitortu ikerketan «disfuntzioak» zeudela.

2015

2015-4-1. Parisko epaitegiak ebatzi zuen Frantziako Gobernuak ez zuela ardurarik izan Anzar auziko irregulartasunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.