Koronabirusa. Hezkuntza

Jardunaldi jarraituaren alde batu dira Araban

2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Arabako zenbait ikastetxetako gurasoek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote Haur eta Lehen Hezkuntzan jardunaldi jarraitua ezar dezala. Arabako berrogeitik gora eskola publiko eta pribatuetako familiek egin dute eskaera, helburu batekin: koronabirusaren izurriak iraun bitartean eskoletako segurtasun neurriak bermatzea, eta lana eta familia bateratzea. Araban, aspaldikoa da jardun jarraituaren alde familia askok egindako eskaera, baina pandemiak hauspoa eman dio aldarrikapenari, eta ikasturtea hasi denetik gero eta guraso gehiagok egin dute bat.

Horren alde dauden gurasoek plataforma bat eratu dute, eta sare sozialen bitartez kanpaina bat abiatu dute euren aldarrikapenak zabaltzeko. Eskolak goizez eta arratsaldez eman beharrean, goizean trinkotzeko eskatu dute, besteak beste joan-etorriak murriztuko liratekeelako eta jantokietako zerbitzua arindu eta hobetuko liratekeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.