Koronabirusa

Birusari aurre egiteko, NDFri sei hilez zorrik ez diote itzuliko 25 herrialdek

Irune Lasa.
2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Bizirik irautea auzoaren osasunaren mende dagoenean, hari laguntzeko arrazoietan oso lausoa izan daiteke borondate onaren eta berekoikeriaren arteko muga. Koronabirusak hedatzen jarraitzen duelarik, literalki mundu guztiari komeni zaio herrialderik behartsuenek baliabide ahalik eta gehiena izatea pandemiari aurre egiteko. Diru urriak horretara jartzea, eta ez, adibidez, beste herrialdeekin dituzten zorrak pagatzera.

Testuinguru horretan, NDF Nazioarteko Diru Funtsak erabaki du zorraren itzulketak sei hilabetez bertan behera uztea munduko txiroenen artean dauden 25 herrialderi. Saharaz hegoaldeko Afrikako, Karibeko eta Asiako herrialdeak dira, eta guztien artean 214 milioi dolar gutxiago (195 milioi euro inguru) itzuli beharko dizkiete orain NDFri

Biztanleen laurdenak

Hala ere, keinua oso eskasa da herrialde pobreen atzerriko zorraren zenbateko osoei begira. Gehiago beharko dela ikusita, aste honetan litekeena da G20ko herrialdeek zor horren ordainketa batzuek tarte batez izoztea, beharbada 2021. urtea amaitu arte.

Munduko 76 herrialderik txiroenek aurten soilik 40.000 milioi dolarren (36.000 milioi euro) itzulketak egin behar dizkiete atzerriko mailegatzaileei, zor propioak ordaintzeaz gainera (118.000 milioi euro). 76 herrialde pobre horietan bizi da munduko biztanleriaren laurdena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.