Beti ez da asmatzen; Pepsik ikasitako lezioa

Kendall Jenner Pepsi bat eskaintzen polizia bati. Pepsiren iragarkia. BERRIA.
2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Gazteak, gizonezkoak, emakumezkoak, ederrak, arraza eta kolore guztietakoak doaz manifestazioan. Arrazoia ez dago oso argi. Afitxetan bihotzak, elkarrizketaren eta bakearen aldeko leloak... Argazki saio bat egiten ari den Kendall Jenner modeloak manifestazioa ikusi eta haiekin bat egin du, Pepsi ontzia eskuan.

Martxak poliziarekin aurrez aurre izan arte. Baina, lasai, Jenneri bururatu zaio irtenbide egoki-egokia gatazka saihesteko: Pepsia eskaini dio polizia bati, eta hark irribarrez hartu du ontzia. Dena da jaia eta alaitasuna.

Pepsi enpresan ezik. Telebistetan ematen hasi eta oso gutxira erretiratu egin zuten iragarkia, sekulako kritikak jaso ostean. Nikek arrakasta izan du jarrera politikoa erakusteko bere erabakiarekin, baina Pepsik, aldi hartan behintzat, ez zuen asmatu.

«Mezu sozial bat izatea ez da nahikoa», gogoratu du Jose Juan Beristainek. «Branding-ean berebiziko garrantzia du ere mezu hori nola ematen duzun. Eta Pepsik modu oso friboloan hartu zuen horrelako gai serioa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.