Lurzoru kutsatuak lehengoratu nahi dituzte 2050erako

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Lurzoruak lehengoratu eta babesteko estrategia aurkeztu du Europako Batasunak aste honetan. Hain zuzen ere, lur kutsatuak lehengoratu eta gainerakoak babestu nahi dituzte mendearen erdirako.Europako Batzordearen arabera, Batasuneko herrialdeetako lurzoruen %60-70 inguru ez daude behar bezala zainduta.

Urtero, higaduraren ondorioz, milioi bat tona lur galtzen dira EBn, eta horrek 1.250 milioi euroko galera dakar nekazaritza ekoizpenean. Aldi berean, lurzoruak beste joera batzuen eraginez ere ari dira hondatzen. Besteak beste, materia organikoaren eta bioaniztasunaren galera, gazitzea, ekoizpen ez iraunkorra, gehiegizko ustiaketa eta kutsadura dira Europako lurzoruen arazo nagusiak.

Europako Batzordeak lurzoruen egoerari buruzko ikerketa bat egin nahi du estatuekin eta adituekin batera. Ondoren, lege ekinaldi bat aurrera eraman nahi du, EB osoan neurriak bateratzeko. Frans Timmermans Europako Itun Berdeko presidenteorde exekutiboak adierazi duenez, klima eta biodibertsitate krisiei erantzuteko, EBk etxerako zein kanporako hartu behar ditu neurriak. Bide horretan, kutsadura esportatzeari ere utzi behar dio batasunak, eta bere natur baliabideak zaindu eta modu iraunkorrean kudeatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.