HILBERRIA. Juliette Greco

'Chanson français'-aren azken ikonoa

BERRIA.
Ane Eslava.
2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
«Pasioa, borroka, maitasuna eta alaitasun bizia». Hala laburbiltzen zuen bere bizitza Juliette Grecok,93 urterekin zendu den existentzialismoaren musa eta chanson français-aren ikonoak. Frantzia hegoaldean sortu zen, Montpellierren, 1927an, eta Bigarren Mundu Gerrak markatu zuen haren haurtzaroa: 1943an Gestapok haren ama eta ahizpa atxilotu eta erbesteratu egin zituen, eta Greco bera hamar egunez espetxeratu zuten. Gertakari hura erabakigarria izan zen bizitza osoan izan zuen konpromiso politikoa sortzeko. Gaztetan Parisera mugitu zen, ordea, eta han igaro zuen bizitza. Han ezagutu zituen orduko eszenako izen handi asko.

Musikak, zinemak, antzerkiak eta kabaretak osatu zuten Grecoren ibilbide artistikoa. 2015era arte aritu zen jendaurrean, eta urte horretan egin zuen agur bira, Merci. Bizitzaren amaiera gertu egon zitekeenaren beldur, «zutik, ahalik eta dotoreen» harrapatzea nahi zuen. Hainbat belaunaldiren erreferentzia izan da, eta askoren inspirazio iturri da gaur egun ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.