GIDA PRAKTIKOA

2018ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
laburrean

Zer da spam-a? Hartzaileak eskatu ez duen eta bere onespenik gabe jasotzen dituen mezuak dira. Bidaltzailea anonimoa izaten da, modu masiboan bidaltzen dira eta, gehientsuenetan, helburu komertziala izaten dute oinarrian.

Zergatik dago hain hedatua? Batetik, zabor mezuak sareko milaka erabiltzailerengana iristen direlako bidalketa bakoitzarekin; eta, bestetik, eta, batez ere, oso merkea delako.

Nork bidaltzen ditu? Oro har, marketin enpresa handiek zein txikiek sortzen dituzten «makina, robot edo programak» dira spamerrak,spam-a sortu eta bidaltzen dutenak.

Nola saihestu daitezke? Adituen arabera, norberaren posta helbidea sareko bilatzaileetan ahalik eta gutxien aipatzea da spam-a saihesteko aurreneko urratsa. Halaber, posta zerbitzariak zabor mezuak identifikatu eta murrizteko dituzten iragazkiak erabiltzea gomendatzen da beti.

Nola lortzen dituzte datuak?Spamer-ek modu askotara lortzen dituzte erabiltzaileen datuak. Hainbat aplikaziok eta programek sareko atariak bisitatu, eta datu base batean gordetzen dituzte aurkitzen dituzten helbide guztiak. Mezu kateak, orobat, aukera bikaina dira datuak lortzeko.

Zer egin jasotakoan? Aurreneko gomendioa zabor mezuari ez erantzutea da. Gero, ezabatu ordez, hobe da spam gisara markatzea, sarean hala identifikatuta gera dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.