ESANDAKOAK

2019ko urriaren 25a
00:00
Entzun
«Munduaren aurrean Espainiako demokraziari prestigioa eman zaio. Espainiak bere buruarekin konplitu du. Irain moral bati konponbidea jarri zaio, eta adiskidetzerako urrats bat gehiago egin da».

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea

«Anomalia demokratiko larri bat zuzentzen da eta zor historiko bat kitatzen, gerraren eta diktaduren ondorioak sufritu zituzten belaunaldi guztiekin. Memoria historikoan, beharrezkoak dira hausnarketa kritikoa eta autokritika».

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Erreparazio ariketa bat izan behar zuena frankismoa goratzeko ekitaldia izan da, eta biktimentzako umiliazioa bihurtu da».

Aitor Esteban EAJko diputatua

«Bagenekien frankismoa bizirik zegoela. Estatu egituran eta politikan, kalean eta instituzioetan. Bozgorailu ederra eman diete; frankismoaren apologia egin dute, lasai asko».

Bakartxo Ruiz EH Bilduko legebiltzarkidea

«Sanchezek espainiarren benetako arazoak estaltzeko erabiltzen ditu gauza hauek».

Pablo Casado PPren presidentea

«Alderdi batek ere ezin du garaipenik ospatu eta ezin dio bere buruari meriturik aitortu: oraindik ez da justiziarik egin biktimekin».

Pablo Iglesias Podemosen idazkari nagusia

«Gertakariari buruzko albisteak ikusi ditut telebistan, baina ez dut baloraziorik egin nahi, gai hori batzordearen eskumenetatik kanpo gelditzen delako».

Natasha Bertaud Europako Batzordearen eleduna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.