ONDORIOAK

2016ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Errenteriako elkarrizketarako foroaren ondorioen laburpen bat —osorik, Berria.eus-en—:

Bidelagun. «Bidaide bihurtu gara nahi gabe. Gai izan gara sufrimenduan elkarrengana hurbiltzeko. Nahiz eta hasieran beldurra sentitu eta egoera beti ez izan nahi bezain egokiena, konfiantzako eta segurtasuneko espazio bat eraiki dugu. Ezjakintasuna gainetik kendu dugu, bizi eta sufritu dugunaren larritasunaz jabetu gara, eta horrek pertsona hobeak bilakatu gaitu; objektiboagoak gara orain».

Adostasuna, zaila. «Egiaztatu dugu zaila dela desberdinen artean adostasun politikoa lortzea».

Errespetua. «Konfiantzazko eta errespetuzko ingurunean gai izan gara pertsona eta bere iritziak bereizteko. Gure arteko distantzia ideologikoa eta politikoaren neurria hartzeko gai izan gara».

Bidea, baldintzak sortzeko.«Bidea bera taldearen xede bihurtu da azkenean, eraiki dugun espazioak aukera eman baitigu etorkizun partekaturako oinarriak jartzeko baldintzak sortzeko».

Pauso txikiak. «Ikasi dugu luzaroan barneratutako dinamikak aldatzeko pauso eta keinu txikiak beharrezkoak direla. Gai izan garadinamikak aldatzeko».

Ekarpena. «Gure ekarpena egin nahi dugu askatasunean eta errespetuan oinarrituko den bizikidetza esparru berri bat ahalbidetukodituzten baldintzak sortzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.